2.5 Materialak ingeniaritzan

  • Carlos Berlanga Labari doktorea
    Unibertsitateko kontratupeko irakasle titularra, Mekanika, Energetika eta Materialen Ingeniari tza Sailean
  • Iñaki Zalakain Iriazabal doktorea
    Unibertsitateko kontratupeko irakasle titularra, Mekanika, Energetika eta Materialen Ingeniari tza Sailean

LABURPENA

Hitzaldian labur-labur azaltzen saiatuko gara zein diren “Materialen zientzia eta Ingeniaritza metalurgikoa” jakintza-arloak dituen edukiak, zeinak hartu egiten baititu Zientzia eta Ingeniaritzako karreretako irakasgaietako zenbait enborreko, nahitaezko eta aukerako irakasgai. Halaber, jakintza arlo horrekin lotutako ikasketei dagozkien karrerak eta lanerako irtenbideak adierazten saiatuko gara.

Hitzaldiaren gidoia puntu hauetaz osatua egon daiteke:

  • Materialen garrantzia gizakien garapenean: ikuspegi historikoa.
  • Materialen sailkapena Ingeniaritzan. Oraingo joerak materialak erabiltzeko.
  • Materialen aukera, propietateak eta aplikazioak: adibideak.
  • “Materialen ingeniaria”: oraingo eta geroko ikerketak Unibertsitateetan, “Materialen zientzia eta Ingeniaritza metalurgikoa” arloarekin lotuak.

Saiatuko gara aurkezpena Power Pointen bidez edota gardenkien bidez egiten, hitzaldiaren edukia modurik atseginenean emateko.

Azalpena bukatzean, gaiari buruzko elkarrizketa egongo da.

Hitzaldi hau gaztelaniaz eta euskaraz ematen da.

Itzuli
Nor garen | Harremanetarako