2.2 Zuntza salbatzaile

Abián Bentor Socorro Leránoz doktorea

Unibertsitateko irakasle titularra Ingeniaritza Elektriko eta Elektronikoaren eta Komunikazio Ingeniaritzaren Sailean

Zuntz optikoa abiadura handiko internet pixkanaka-pixkanaka etxe guztietara eramango duen komunikazio kable bat da. Hala ere, batzuetan ez gara ohartzen kable horrek prestazio oso onak dauzkala gure
bizitzako beste eremu batzuetan erabiltzeko, hala nola jantzietan, dekorazioan eta, garrantzitsuena, gure osasunean.

Lehenik eta behin, «Zuntza salbatzaile» hitzaldiak aztergai izango du nola lortu zen lehenengo zuntz optikoa, eta nola lortu dugun gaur egun argiari esker zuntz horren bitartez informazioa bidaltzea. Ondoren,
zuntz optikoak gaur egun dauzkan aplikazioetako batzuk ulertzeko oinarria eskuratutakoan, osasunaren arlora pasatuko gara. Bertan, zuntz optikoa medikuntzan non aurkitzen dugun ikusiko dugu. Azken batean, noiz edo noiz, kable horrek bizia salba diezaguke…

 

Hitzaldi hau gaztelaniaz ematen da bakarrik.