3.1 Astronomia eta matematika

Jesús Palacián Subiela doktorea
Unibertsitate Katedraduna, Estadistika, Informatika eta Matematika Sailean

Patricia Yanguas Sayas doktorea
Unibertsitateko irakasle titularra, Estadistika, Informatika eta Matematika Sailean

Hitzaldi honetan, hasteko, ibilbidea egingo dugu gure Eguzki Sisteman zehar. Urteak joan ahala erdietsi dugun informazio ugariari erreparatuko diogu. Azalduko dugu nola lagundu duen funtsez Matematikak, Eguzki Sisteman dauzkagun “kideak” ezagutzen, gaur egun ezagutzen ditugun bezala. Ikusiko dugu nola aurkitu zuten Neptuno; zergatik gelditzen diren kometa batzuk Jupiter erraldoiak harrapatuta; nola diseinatzen diren gaurko espaziorako misioak, “Galileo” izenekoak esaterako, hainbeste informazio eman digutenak, edo “Cassini” izenekoak, orain informazioa ematen ari direnak, edota “On Kixote” izenekoak, informazioa emango digutenak. Jarraitzeko, bidaia egingo dugu beste eguzki sistema batzuetara. Zenbat ezagutzen ditugu? Zer dakigu haiei buruz? Ba al daude gurearen antzeko planetak beste eguzki batzuen inguruan? Zein da Matematikak duen zeregina bidaia berri honetan? Bukatzeko, erantzuna bilatuko diogu galdera honi: honek guztiak ba al du zerikusirik Kimikarekin?

Hitzaldi hau gaztelaniaz ematen da bakarrik.