Nola egin eskaera

Heldu den urriaren 15era arte, ikastetxeek aukera izanen dute nahi dituzten hitzaldiak hautatzeko, eta Unibertsitatearekin adostuko dute hitzaldi horiek nola gauzatu; izan ere, eskari guztiei baiezkoa ematen saiatuko gara, ahal dugun neurrian eta gorago ikastetxe bakoitzerako ezarri diren mugen barruan ( 6 hitzaldia). Hitzaldiak Batxilergoko ikasleen neurrira prestatuak daude. Ikastetxeetatik eskatzen dizkiguten hitzaldi guztiak emateko asmoa dugun arren, kontuan hartu behar da balitekeela gehien eskatzen diren hitzaldietakoren bat ezin eman izatea ikastetxe guztiei. Era berean, arrazoi berberengatik, oso kasu berezietan baizik ez dugu birritan emanen hitzaldi bera ikastetxe berean. Inolaz ere ez da bi aldiz baino gehiagotan emanen. Muga horiek ezarrita dauzkagu, eta gure egoera uler dezazuen eskatzen dizuegu.

 

Egin behar diren urratsak honakoak dira:

  1. Ikastetxeak ikasturte honetarako interesgarritzat jotzen dituen hitzaldien zerrenda bidali behar da. Eskaera www.charlascientificas.com webgunearen bidez egin behar da, eta bertan azaltzen den inprimakia bete. Dagoeneko esan den bezala, hitzaldien eskari guztiei aurre egiten saiatuko gara, baina batzuetan ezin izan dugu hala egin eskari handiko hitzaldiren baten kasuan. Hori dela eta, ahal denean, bigarren aukeren berri eman diezaguzuen gomendatzen dugu. Nolanahi ere, eta orientabide moduan, eskertuko dizuegu ikasturte honetan zenbat hitzaldi antolatu nahiko zenuketen adieraztea, interesgarritzat jo dituzuen hitzaldien zerrenda horretatik.
  2. Gelan informazio hori jasota, eta hitzaldiak eman behar dituzten irakasleekin ados jarri ondoren, ikastetxe bakoitzari hitzaldiak esleituko zaizkio.
  3. Gelakoak harremanetan jarriko dira ikastetxeekin, urriaren 29an beranduenera, antola ditzaketen hitzaldiak zein diren eta hizlariekin harremanetan nola jar daitezkeen jakinarazteko.
  4. Ikastetxeak hizlariekin adostuko du ekitaldiaren eguna (ikasturte osoan zehar izan daiteke), bai eta ekitaldi hori garatzeko behar diren baliabideak ere.

 

Protokolo honi buruzko edozein zalantza edukiz gero, idatzi jardueraren koordinatzaileari galvan@unavarra.es helbidera, edo deitu 948169266 telefono zenbakira.

 

Zientziaren eta Teknologiaren Gelakook eskerrak eman nahi dizkiegu hitzaldiak emanen dituzten irakasleei eta Gizarte eta Unibertsitate Proiekzioko, Kulturako eta Dibulgazioko Errektoreordetzari, egindako ahaleginagatik. Halaber, ikastetxeei gure jarduerekin erakutsi duzuen interesa eskertu nahi dizuegu.