5.1 Pentsamendu ekonomikoaren historiarako sarrera

Henrike Galarza Prieto doktorea
Unibertsitateko irakasle titularra Ekonomia Sailean

Hitzaldi honetan, azken hiru mendeetako pentsalari ekonomiko nagusien ideiak laburki jorratuko dituguĀ : ekonomialari klasikoak, Marx eta marxistak, neoklasiko marjinalistak, Keynes eta keynesiarrak, neoliberal kontserbatzaileak eta ekolofeministak.

Harreman ekonomikoen inguruko zehaztapen ezberdinetatik hasita, egungo diskurtso ekonomikoan aurki daitezkeen eskola horien ideien aztarnak zehazten saiatuko gara.

Gaur egungo politika ekonomikoen atzean dagoen logika ulertzea da hitzaldi honen xedea; aldi berean, Zientzia Ekonomikoen eta gainerako ezagutza zientifikoen arteko loturak aurkeztuko ditugu.

Hitzaldi hau gaztelaniaz, euskaraz, inglesez eta francesez ematen da.