5.2 Kapital merkatuak eta finantza-krisiak

Henrike Galarza Prieto doktorea
Unibertsitateko irakasle titularra Ekonomia Sailean

Hitzaldi honetan, kapital merkatuen funtzionamendua azaldu nahi dugu era laburrean, adibide eta gertaera errealak erabiliz, gero zabor-hipoteken krisiaren nondik norakoak ezagutzeko asmoz.

Finantza-aktiboaren kontzeptua (finantza produktua), bitartekarien lana, kapital merkatuetako azken bezeroak, eta eragiketa-mota ohikoenak aurkeztu eta azalduko ditugu, betiere, gehiegizko xehetasunetan sartu gabe, ikasleek uler eta parte har dezaten.

Krisien eragileak aztertzea, ENRON eta “.com” enpresen porrotetik gaur egungo “zabor” hipoteka eta zor publikoetaraino, eta adituen ohiko azalpenak ikuspegi kritiko batetik aztertzeak hausnarketa pertsonala egitera bultzatu nahi ditu ikasleak, ematen diren “bertsio ofizialak” alde batera utzita.

Hitzaldi hau  euskaraz eta gaztelaniaz ematen da.