5.3 Globalizacio ekonomikoa: europar kolonialismotik gaur egunera arte

Henrike Galarza Prieto doktorea
Unibertsitateko irakasle titularra Ekonomia Sailean

Munduan zehar dauden ezberdintasun ekonomikoak eta horien zergatiak jorratuko ditugu. Horretarako, aurreko lau mendeetako gertaera ekonomiko nagusiak ikuskatuko ditugu, gaur egungo munduko egoera ekonomikoa hobeki ulertzeko. Nazioarteko Lan Banaketa, energia-kontsumoa, kalte ekologikoak, …. Nazioarteko ekonomiaren funtzionamenduaren historia laburra lagun, nazioarteko agertokian agertu berri diren zenbait herriren kasua (Txina, Venezuela, Bolivia, Irak, Afganistan, bertzeak bertze) ezagutzeaz gain, Enpresa Trans-Nazionalen (ETN) estrategiak eta herri boteretsuen politika ekonomikoak aztertuko ditugu.

Gai hauei buruz ikasleei jakinmina piztea da lehen helburua, eta argibideak eta zenbait datu garrantzitsu zabaltzea ere bai.

Hitzaldi hau  euskaraz eta gaztelaniaz ematen da.