5.4 Armen merkataritza, ekonomia eta jendartea

Henrike Galarza Prieto doktorea
Unibertsitateko irakasle titularra Ekonomia Sailean

Hitzaldi honetan, gerrarako materialen ekoizpen eta nazioarteko merkataritzari buruzko argibideak azaldu dira: datu absolutuak eta zenbait aldagai makroekonomikoekiko haien zatidurak, maila nazional zein nazioartekoan, zehazteaz gain, jarduera adar honetan gobernu nazionalek enpresa pribatuen gaineko duten eragina agerian utziz. Ondoren, gure Planetan barreiaturik dauden gaztaka armatuen berri emanen da, jokoan dauden, edo ez, herri boteretsuenen interes ekonomikoak azpimarratuz.

Ikaslegoaren arteko bi ezbaia bultzateko asmoarekin hitzaldi laburra da. Alde batetik, Munduko armen ekoizpenaren kontzentrazioari buruzkoa; eta, gatazka armaturen bat duten herrien egoera sozial eta ekonomiko lazgarri eta jasanezinari buruzkoa, bertzaldetik.

 

Hitzaldi hau  euskaraz eta gaztelaniaz ematen da.