2.10 Taula periodikoaren 150 urteak: Ikuspegi bat metal urgiat ik begira

Carlos Berlanga doktorea
Unibertsitateko kontratupeko irakasle doktorea Ingeniaritza Sailean

Laburpena

Hitzaldi honen helburu nagusia da material metalikoek betidanik izan
duten garrantzi teknologiko eta historikoa transmititzea. Horretarako,
zenbait gai azalduko dira: metal zaharrek gizakiaren historian jokatu
duten rola (burdina, kobrea, urrea, zilarra, beruna eta eztainua), metal
gehienak aurkitu ziren XVIII. eta XIX. mendeetako etapa zoragarria, eta
aurkikuntza horiek nola eman zioten bidea Mendeleyk proposatutako
taula periodikoari. Azkenik, material metaliko modernoenak deskribatuko
dira, eta nabarmenduko da haietako askok gaur egungo industrian
eta teknologian duten garrantzi eta balio estrategiko handia.