2.11 Badagiku ez dakigula: fisikari buruzko zalantza batzuk

José Basilio Galván Herrera doktorea
Unibertsitateko irakasle titularra Ingeniaritza Sailean

Normalean, batez ere prestakuntza berariazkorik gabeko ikasleei eta jendeari ematen zaizkien hitzaldi eta solasaldietan, jada ezarrita da-goen Zientziaren atalak aurkezten dira, eta horietan arazo guztiek edo ia guztiek beren azalpena dute. Alabaina, arazo horiekin alderatuz, ge-hiago dira oraindik konpondu gabeko arazoak: horiei buruz dakigun gauza bakarra da ez dakigula zein den beren azalpena. Pentsatzekoa da gai hauek, egun ikertzen ari direnak, oso astunak direla espezialis-tak ez direnentzat, baina ez du zertan horrela izan. Haien azalpenak ezagutzen ditugun Zientziaren atalei buruz hitz egitera garamatza le-hendabizi, eta arazoak irekita uztea osasungarria izan daiteke, baldin eta gazteen interesa pizten badugu arazoak ebazteko ematen diren urratsei jarraitzeko, eta agian egunen batean ikerketa horri lot dakiz-kion motibatzen baditugu.

Solasaldi honetan, konpondu gabeko hiru arazo aurkeztuko ditugu:

Materiaren azken egitura: gero eta zehatzago «begira» diezaiokegu materiaren egiturari, baina orain arte egindako ikerketek zalantza berriak sortzen dituzten ereduetara garamatzate. Eredu zaharrenak labur berrikusi eta gero, une honetan komunitate zientifikoaren ia aho bateko oniritzia duen eredua aurkeztuko da. Bere akatsetako batzuk ikusiko dira. Hain zuzen, akats horiek dira pentsarazten digu-tenak ez gaudela azken teoriaren aurrean, baizik eta haren azpitik une honetan ezezagunak diren egiturak daudela.

Materia Iluna: ezagutzen dugun materia eta energia Unibertsoan da-goenaren % 5 baino ez da. Beste % 20 Materia Iluna da, eta galaxien mugimenduak pentsarazten digu egon egon behar duela, baina ez dakigu zein den bere izaera. Badagoela esatera garamatzaten datu batzuk azalduko ditugu, bai eta hura badagoela ulertarazteko ditu-gun hautagai batzuk ere.

Energia Iluna: energia hau Unibertsoaren % 75 da, eta, hala ere, 1998ra arte ez genekien bazegoenik ere. Hura nola aurkitu dugun azaldu ahal izateko, Big Bang delakoaren izaera axaletik azalduko dugu, bai eta Energia Iluna badagoela esatera eraman gaituzten datuak ere. Denbora izanez gero, Unibertsoaren etorkizunari buruz hitz egin dezakegu.

 

 

Hitzaldi hau gaztelaniaz ematen da bakarrik.