2.13 Higgsen bosoia. Eta orain zer?

Carlos Sáenz de Gamasa doktorea
Unibertsitateko irakasle titularra, Zientzien Sailean

Baina… zer da bosoi hau, eta zergatik da hain garrantzizkoa? CERNek iragarri zuen (agian) deskubrituko zuela LHCko (Large Hadron Collider) ATLAS eta CMS esperimentuetan bildutako datuetan.  Zergatik “behar” dugu partikula hau? Nola deskubritu da? Deskubritu den partikula hori, benetan al da Higgsen bosoia?

Partikula elementalen mundua benetan zoragarria da. Higgsen bosoiaren deskubrimendua aitzaki, ikusiko dugu zeintzuk eta zenbat diren partikula elementalak, eta gurearekin antz gutxi daukan mundu ultramikroskopiko horrek nola funtzionatzen duen. Mundu berezi honetan Higgsen bosoiak paper bakana jokatzen du, baina, izatez, partikula multzo batean deskubritu den azkena baizik ez da. Itxura batean, denek men egiten diete zenbait arau eta lege bereziri: mundu kuantikoaren legeei. Lege horiek oso apetatsuak iruditzen zaizkigu, agian partikula elementalen mundua oso urruti dagoelako gure eguneroko esperientziatik. Benetan al da Higgsen bosoia puzzlearen azken pieza, edo itxoin behar dugu, etorkizun ez oso urriko batean, beste partikula batzuk deskubrituko dugula, esaterako balizko partikula supersimetrikoak?

Hitzaldi hau gaztelaniaz eta ingelesez eskaintzen da.