2.16 Izpi kosmikoak: energia-errekorrak hausten

Carlos Sáenz Gamasa doktorea
Unibertsitateko irakasle titularra Zientzien Sailean

Izpi kosmikoak aurkitu zirenetik mende bat baino gehixeago igaro on-doren, izpi mota horiek informazio iturri handia bihurtu dira gure ga-laxian eta ingurukoetan gertatzen diren prozesuen berri jakiteko. Hala ere, gaur egun badira oraindik horiei buruz ez dakizkigun gauza asko, eta horrek liluragarri egiten ditu. Guztiz ionizatutako nukleoek osatzen dituzte gehienbat, hidrogenozkoak nagusiki, eta eremu magnetiko ga-laktikoek zehazten dute haien mugimendua. Hori dela-eta, hitzaldia-ren edukiak oso lotuta daude eremu magnetikoetan kargak nola mu-gitzen diren eta Lorentz-en indarra zer den azaltzen duen ikastaroan ikasitakoarekin. Alde nagusia, funtsean, izpien energia da, zenbaitetan benetan ikusgarria izaten baita. Ikusgarriak dira, halaber, horiek de-tektatzeko eta aztertzeko metodoak, baita gure Unibertsoari buruzko ezagueran izaten dituzten ondorioak ere.