2.16 Unibertsoaren xuxurlari entzuten diote belarri handiek: irrati-astronomia

Carlos Sáenz Gamasa doktorea
Unibertsitateko irakasle titularra Zientzien Sailean

Irrati-astronomia funtsezkoa da unibertsoa ezagutzeko. Segur aski ez da astronomia optikoa bezain ezaguna, zeinak astroen eta galaxien irudi harrigarriak ematen baitizkigu gaur egun, baina ez du parekorik fenomeno interesgarri jakin batzuk ikertzeko: mikrouhinen hondoko erradiazioa, Big Banga, pulsar baten seinale ultrazehatzak, izarrarteko espazioan dauden molekula konplexuak eta planeta-sistemak eratzeko prozesuak adibidez. Irrati-seinaleak erabiltzen dira, baita ere, lurretik kanpo bizitza adimendunik ba ote dagoen bilatzeko.

Hitzaldian, arreta berezia emanen diogu NUPen berriki instalatutako irrati-teleskopioari. Gainera, irrati-uhinak nola sortzen eta antzematen diren esplikatuko dugu, eta zenbait kontzeptu azalduko ditugu espektro elektromagnetikoaren, uhinen hedapenaren, maiztasunaren eta antzeko gaien inguruan.

 

Hitzaldi hau gaztelaniaz eta ingelesez eskainiko da.