2.18 Meteoritoak: espazioko harkaitzak baino askoz gehiago

Carlos Sáenz Gamasa doktorea
Unibertsitateko irakasle titularra Zientzien Sailean

Meteoritoek ezin kalkulatuzko balioa daukate zientzian. Ezinbestekoak dira gure Eguzki Sistemaren jatorria ulertzeko, meteorito asko planetak eta haien ilargiak baino lehenago sortu baitziren. Beste batzuk, berriz, Ilargitik, Martetik edo Vesta eta bestelako asteroideetatik datoz. Bestal-de, zenbait meteoritotan nanodiamanteak aurkitu dira, eta horiek infor-mazioa ematen dute Eguzki Sistema baino lehenagoko garaiei buruz. Halaber, batzuek konposatu organikoen kantitate handiak dauzkate, eta ustel usaina eduki dezakete.

Ezin ahaztu puri-purian egon ziren haiek, barruan bakterio fosilak zeuzkatela zirudielako. Meteoritoak bilatzea grina bilakatu da batzuentzat; aztertzea, aldiz, obsesioa beste ba-tzuentzat. Askorentzat kezka handia da halako tamainako meteorito bat Lurrean erortzea, duela 65 milioi urte dinosauroen kasuan gertatu ze-naren eta planeta honek oraindik ere ahaztu ez duenaren eraginez ziu-rrenik. Azken batean, inpaktu handi horiek eragindako ehun bat arrasto gelditzen dira gure planetan. Nolanahi ere, hamaika plan daude egoera hori saihesteko, bihar gertatzen ez bada behintzat.