2.19 Sistema neuromuskularraren zirkuiteria eta kableatua

Javier Rodríguez Falces doktorea
Kontratupeko irakasle doktorea Ingeniaritza Elektriko eta Elektronikoaren eta
Komunikazio Ingeniaritzaren Sailean

Laburpena

 

Sistema neuromuskularra neuronen, nerbioen eta muskuluen egitura
konplexu bat da, milioika urtetan zehar eboluzionatuz joan dena homo
sapiensari ingurune zail batera egokitzen laguntzeko. Sistema neuromuskularrak
funtzio ugari eta askotarikoak ditu, besteak beste:
• Borondatezko agindu motorrak («hartza ehizatu» pentsatzeak hankak
eta besoak aktibatzen ditu).
• Sentsazio eta estimuluei erantzutea (kafea beroegi badago, ezpainak
katilutik aldentzen ditugu).
• Ekintza automatikoak (arnasa hartzea, begiak kliskatzea, bihotz taupada).
Mugimendua, sentsazioak, oharkabeko ekintzak… badirudi dena ongi
ikasia eta txertatua dagoela gure eguneroko errutinetan, baina, ekintza
horiek guztiak maila berekoak dira? Jatorri bera dute? Nola sortzen
dira?

Galdera horien erantzuna sistema neuromuskularraren kableatuan eta
zirkuiterian dago, baita kableatu horretatik igarotzen den bulkada elektrikoaren
jatorriko eta helmugako puntuetan ere. Hitzaldi honen bidez,
giza gorputzaren funtzionamendura ez ezik, biologiaren konplexutasun
maila gorenak lortzeko aukera eman duten prozesu zoragarrietara ere
hurbildu nahi dugu.

 

Hitzaldi hau gaztelaniaz eta ingelesez eskainiko da.