2.20 Ba al daki norbaitek nola funtzionatzen duen muskulu batek? Mundu elektrikoaren eta mundu mekanikoaren arteko interfazea

Javier Rodríguez Falces doktorea
Kontratupeko irakasle doktorea Ingeniaritza Elektriko eta Elektronikoaren eta
Komunikazio Ingeniaritzaren Sailean

Laburpena

 

Wikipediaren arabera, muskulu bat zuntzez osaturiko ehun-masa bat
da, uzkurduraren eta erlaxazioaren bitartez gizakian eta animalietan
mugimendua sortzeko balio duena. Definizio hori oso xumea bada ere,
zoragarria da azpian ezkutatzen duen konplexutasuna; izan ere, oraindik
gainditu egiten gaitu gaur egun. Bioelektrizitateko irakasle gisa
egin ditudan urteetan zehar, konturatu naiz nire ikasleek galdera berak
egiten dizkidatela behin eta berriro:
• Zergatik hazten da muskulua gimnasiora joaten naizenean?
• Zer dira zuntz motelak eta zuntz azkarrak?
• Zer mekanismok ematen du muskulu baten indarra graduatzeko
aukera?
• Zein da «agujetak» eragiten dituen prozesua?
• Zerk eragiten du «neke muskularra»?
• Zer gertatzen zaio muskulu bati zahartzen denean?
• Zein da piano-jotzaile baten eta halterofilia praktikatzen duen pertsona
baten eskuen arteko aldea?

Galdera horiei guztiei erantzuteko, anatomiaren, fisiologiaren eta egituraren
inguruko azalpenak eman behar dira, baina, batez ere, beharrezkoa
da ulertzea muskulu bat sistema elektriko baten (nerbio-sistema)
eta sistema mekaniko baten (aparatu uzkurkorra) arteko interfazea
dela. Muskulu bat korronte ionikoa indar mekaniko bihurtzen duen
organo bat dela ulertuz soilik erantzuten ahalko diegu mugimenduaren
sorreraren inguruan oraindik dauden galderei.

 

Hitzaldi hau gaztelaniaz eta ingelesez eskainiko da.