2.21 Oinarrizko partikulak eta giza gorputza

Carlos Sáenz Gamasa doktorea
Unibertsitateko irakasle titularra Zientzien Sailean

Oinarrizko partikulen mundua, beren ezaugarriak eta beren elkarre-raginak gidatzen dituzten legeak bitxiak izaten dira maiz, eguneroko esperientziatik kanpokoak. Hala ere, gu geu –gure gorputzak– ingu-runearekin eta beste partikulekin elkarreraginean dauden oinarrizko partikulaz osatuta gaude. Giza gorputza adibidetzat hartzea lagunga-rria izan daiteke mundu kuantikoaren alderdi asko testuinguruan jartze-ko eta kuantifikatzeko.

Besteak beste, gure gorputza osatzen duten par-tikulei buruz hitz egingo dugu: zein diren, zenbat ditugun, eta bestelako propietateak ere, hala nola zer bolumen hartzen duten gorputzaren bolumenarekin alderatuz. Halaber, gure gorputza osatzen duten par-tikulek zer jatorri duten aztertuko dugu, zer portzentaje datorren Big Bangetik zuzenean, edo haietako zenbat eratu ziren izar baten barruan. Antimateriarik daukagun egiaztatuko dugu, edo zenbat erradiaktibita-te produzitzen dugun. Azkenik, gure gorputzarekiko elkarreragina no-lakoa den aztertuko dugu jatorri erradiaktiboa duten partikulen kasuan, izpi kosmikoen kasuan, neutrinoen kasuan edo are Unibertsoko mate-ria ilunaren partikulen kasuan ere.