2.22 Gizakien ikus sistema: kolorearen ikuspena

Carlos Sáenz Gamasa doktorea
Unibertsitateko irakasle titularra Zientzien Sailean

Gizakien ikus sistema kanpoko informazioa jasotzeko daukagun iturri nagusia izan ohi da, irudi garbi eta koloredunak ematen baitizkigu. Ikus sisteman, zenbait organok hartzen dute parte, eta bere egitura eta fun-tzionamendua konplexuak dira. Hitzaldiaren helburua alderdi horiek aztertzea izango da, kolorearen ikuspenari arreta berezia emanez. Gaia oso interesgarria da, kolorea ez baita inguratzen gaituzten objektuen propietate bat, gure garunak eraikitako sentsazio bat baizik. Sentsa-zio hori zenbait faktoreren araberakoa da, hala nola argiztapenarena, objektuarena, ingurunearena eta, noski, ikuslearena. Inguruabarrak in-guruabar, ezin daitezke beti «koloreak hauteman», eta, batzuetan, per-tsonak berak koloreak hautemateko urritasunak izaten ditu. Urritasun horiek, baina, nahiko erraz detektatzen ahal dira.