2.24 Espazioko misioak

Miguel Ángel Gómez Laso Dk.
Unibertsitateko irakasle titularra Ingeniaritza Elektriko eta Elektronikoaren eta
Komunikazio Ingeniaritzaren Sailean

Laburpena

Beharbada berandu gabe gizakiak kokalekuak izango ditu Lurraz bestelako tokietan. Izan ere, badugu dagoeneko kokaleku iraunkor bat gure gainetik 400 km-ko altueran mugitzen den Nazioarteko Espazio Estazioan, eta planak daude etorkizunean estazio bat jartzeko Ilargiaren inguruan. Deep Space Gateaway edo Espazio Sakoneko Atea du izena, eta, giza kokaleku bat izateaz gain, hurbilen dugun satelite natural horretan egongo den estazioa Martera egindako misio tripulatuetarako erdibideko puntua izango da, besteak beste.

Baina hori gertatzen den bitartean, egia da bizitza modernoa espazioan jarri ditugun gailuen mende dagoela gauza askotarako. Nabigazio-sistemak, esate baterako GPSa edo, Europan, Galileo (badira mugikorrerako aplikazioak, une oro esaten dizutenak zure gainean Galileo sistemako zein satelite dituzun, orientatzeko mendian zabiltzanean, edo autoz) edo Europako Espazio Agentziaren Lurrari behatzeko Copernicus programa eta haren Sentinel satelite multzoa, zenbait kontu kontrolatzeko erabiltzen dena, besteak beste, mareak,  eforestazioa, airearen kalitatea, urtze-aldia, etab.

Sentinelez gain, badira Lurrari behatzeko bestelako misioak, baliatzen direnak beste gauza batzuk sakontasunez neurtzeko. Esate baterako, haize korronteak eta urakanak aztertzen dituen Aeolus satelitea, edo beste misio bitxiago batzuk, GRACE-FO kasurako. GRACE-FO bi satelite dira, bata besteari jarraitzen diotenak «Tom eta Jerry» balira bezala, eta bata bestetik urrutiago edo gertuago dauden aintzat hartuta zehaztu ditzakete Lurraren grabitatean dauden aldaketak edo ur masen mugimenduak. METEOSAT eta METOP sateliteak  aborantzarako, garraiorako eta, orobat, herritarren eguneroko bizitzarako baliatzen diren aurreikuspen meteorologikoak egiten dituzte.

Eguzkia behatzeko misio batzuk daude, hala nola Parker Solar Probe orbitan jarri berria edo Orbiter orubea, edo Marte (Mars Express). Duela gutxi ur likidoaren aztarnak aurkitu zituen planeta gorriaren hego poloaren azpian (a ze aurkikuntza!). edo Merkurioren misioa (Bepicolombo). Espazio-megaTeleskopioak ere badaude, hala nola Hubble, Kepler, edo James Webb Space Telescope, Lurrean teleskopioak osatzen dituztenak, Hego Amerikako Hegoaldeko Behatokikoak bezala (ALMA proiektua). Badira, halaber, satelite txikiak, nanosateliteak edo cubesak (zapata-kaxa bat baino ia handiagoak), Xatcobeo (Vigoko Unibertsitatea), 3CAT (Kataluniako Unibertsitate Politeknikoa), Politech1 (Valentziako Unibertsitate Politeknikoa) edo Qbito (Madrilgo Unibertsitate Politeknikoa) bezalako sateliteak, eta horien eraketan bigarren hezkuntzako ikasleek ere parte hartzen dutenak. Eta Oneweb bezalako satelite txiki horien ehunka konstelazio aurreikusten dira, munduko edozein lekutan Interneten sartzeko.

Hain da handia espazioko objektu-kopurua oraintxe bertan (15.000 objektu mota inguru); batetik, dagoeneko erabiltzen ez diren sateliteen zabor espaziala dago, eta, bestetik, Spacebook (edo sateliteen Facebook) bat dago, Lurra orbitatzen duten milaka sateliteen kokapena denbora errealean adierazten duena. Azken batean bai, zientzia, nabigazioa, Lurreko fenomeno naturalak behatzea, meteorologia eta espazioaren esploraziorako, hainbeste giza jarduera daude gaur egun objektu baten mende, eta gure bizitza haien mende dago, oraindik hemen bizi garen arren, Lurrean.

Hitzaldi honetan, espazioko misio liluragarri horietako batzuk errepasatuko ditugu, bai eta Europako Batasuneko Horizonte 2020 programaren TESLA Proiektuan aztertzen ditugun beste gai batzuk ere (Marie Skσwska-Curie grant agreement 811232), non Europa osoko 8 unibertsitatek parte hartzen baitute.

 

Hitzaldi hau gaztelaniaz ematen da bakarrik.