2.3 Konetatutako mundu bat

Abián Bentor Socorro Leránoz doktorea
Unibertsitateko irakasle titularra Ingeniaritza Elektriko eta Elektronikoaren eta Komunikazio Ingeniaritzaren Sailean

Munduarekin lotzen gaituzten gailuz inguratuta bizi gara, hala nola tele-fono adimendunez, ordenagailuz eta telebistaz. Gure seinale eta irudi biologikoak prozesatzen eta kudeatzen dituzten gailuak dauzkate os-pitaleetan, baita telebista-estudioetan ere. Enpresek, eraikinek, hiriek… Gure gizartean ia-ia guztiek behar dituzte komunikazio-azpiegiturak, guztien arteko elkarreragin horretan egon ahal izateko. Konektatutako mundu batean bizi gara, baina asko dago egiteke.

Hala ere, batzuetan zaila izaten da hori ikustea… Izan ere, zer dago be-netan teknologia horien atzean? Nola izan daiteke gure mugikorraren bidez munduko informazio guztirako sarbidea edukitzea? Zeri esker ikus dezakegu telebista satelite bidez? Edo nola sinkronizatzen dira fa-brika bateko robot guztiak auto bat egiteko, barruan inor izan beharrik gabe?

«Konektatutako mundu bat» hitzaldiak aztergai izango du, alde bate-tik, zer prozesuk eragiten duten gaur egungo bizitzaren elkarreragin etengabea, eta, bestetik, zer teknologiak ahalbidetuko duten etorkizun hurbilean «guztia guztiarekin» konektatzea.

 

Hitzaldi hau gaztelaniaz ematen da bakarrik.