Francisco Javier Falcone Lanas doktorea
Unibertsitateko katedraduna Ingeniaritza Elektriko eta Elektronikoaren eta Komunikazio Ingeniaritzaren Sailean
Konektibitate masiboko sistemen eta Adimen Artifizialeko tresnen pixkanakako ezarpena funtsezko elementua izaten ari da 5.0 Industriaren paradigma berrien eta ingurune kognitiboen etorreran. Halako inguruneek zenbait gaitasun prediktibo dituzte (pertsonek eta makinek dituzten beharrak aurresaten dituzte); aldiz, gaur egungo ingurune adimendunek denbora errealean erreakzionatzeko gaitasuna dute. Hitzaldi honetan hizpide izanen ditugu 5.0 Industriako ingurune horiek eta oro har ingurune kognitiboak inplementatzeko behar diren teknologiak, bai eta haien aplikazio batzuk ere, dagoeneko ikusten hasiak garenak.
Hitzaldi hau gaztelaniaz bakarrik emanen da.



