2.5 Materialak ingeniaritzan

Pedro José Rivero Fuente doktorea

Unibertsitateko kontratupeko irakasle titularra, Mekanika, Ingeniaritza Sailean

Hitzaldian labur-labur azaltzen saiatuko gara zein diren “Materialen zientzia eta Ingeniaritza metalurgikoa” jakintza-arloak dituen edukiak, harekin lotuta baitaude Zientzietako eta Ingeniaritzako karreretako zenbait enborreko, nahitaezko eta aukerako irakasgai. Halaber, jakintza-arlo horrekin lotutako ikasketei dagozkien karrerak eta lanerako irtenbideak adierazten saiatuko gara.

 

Hitzaldiaren gidoia honako puntu hauetaz osatua egon daiteke:

  • Materialen garrantzia gizakien garapenean: ikuspegi historikoa.
  • Materialen sailkapena Ingeniaritzan. Oraingo joerak materialak erabiltzeko.
  • Materialen aukera, propietateak eta aplikazioak: adibideak.
  • “Materialen ingeniaria”: oraingo eta geroko ikerketak unibertsitateetan, “Materialen zientzia eta Ingeniaritza metalurgikoa” arloarekin lotuak.

 

 

Azalpena bukatzean, gaiari buruzko mahai ingurua egonen da.