2.7 Fusio nuklearra: etorkizuneko energia?

José Basilio Galván Herrera doktorea
Unibertsitateko irakasle titularra, Ingenieritza Sailean

Azkeneko berrogeita hamar urteotan fusioaren bidezko energia nuklearra promes moduan ikusi da eta ez zen erabat gauzatzen. Energia iturri hau, erregai fosiletatik eratorritakoaren aldean, ez da kutsagarria, eta fisio nuklearraren bidezkoak ez bezala, ez du hondakin erradiaktiborik sortzen, eta ez du arazorik ematen hondamenezko akatsengatik, Txernobilen gertatu zen bezala. Horretaz gainera, erabiltzen duen erregaia, hidrogenoaren isotopoa, ia agortezina da. Azkenik, esan behar dugu bizirik daukagula fisio nuklearraren bidezko erreaktore izugarri bat: Eguzkia. Batzuetan esaten da, ez erabat zuzen, fusio nuklearraren bidezko zentralekin beste eguzki bat egin nahi dugula Lurrean. Baina funtzionamendu mekanismoak oso ezberdinak dira.

Hitzaldi honetan esango dugu zer den fusio nuklearra, zein ezberdintasun duen fisioarekin, labur azalduko dugu Eguzkiaren funtzionamendua, eta, azkenik, mota horretako erreaktore bat lortzeko etorkizun handiena duen ikerketa lerroaz hitz egingo dugu: konfinamendu magnetikoaren bidezko fusioaz. Halatan, ITER delakoa aurkeztuko da, alegia, Cadarage-n, Frantzian, eraiki behar den prototipoa, eta ikerketa arloan munduan diren potentzia nagusiek parte hartuko dute, hauek, alegia: Europar Batasuna, Japonia, EEBB, Errusia, Txina eta Korea. Milaka milio euro erabiliko dituen proiektua da, eta hurrengo hogei urteetan lanpostu asko sortuko ditu fisikarientzat, ingeniarientzat eta informatikarientzat, bai eta aplikazio ugari ekarriko ere arlo askotan, superkonduktibitatetik hasi eta informatikaraino.

Hitzaldi hau gaztelaniaz ematen da bakarrik.