2.9 Sistema energetikoa eta ingurumen eragina Gaur egungo egoera eta etorkizunerako aukerak

David Astrain Ulibarrena doktorea
Unibertsitateko irakasle titularra, Ingeniaritza Sailean

Azken urteetan erregaien prezioek eduki duten igoerak nabarmen utzi du energia gizartearentzat zer garrantzizkoa den, eta balio izan du, baita ere, erregai-erreserbak mugarik gabeak ez direla gogorarazteko. Era berean, azken istripu nuklearrek, Fukushiman gertatutakoak, kasurako, segurtasun nuklearrari eta nuklearrak energia elektrikoa sortzeko sisteman eduki behar duen paperari buruzko eztabaida sortu dute.

Gauzak honela, eta kontuan hartuta ingurumenaren endekatzea saihestu behar delako ideia finkatu dela, ez da harritzekoa energia modu arrazionalagoan erabiltzearen aldeko jarduerak ugaritzea, edo eta energia iturri iraunkorren bilaketa areagotzea. Energiaren inguruko arazoak oso korapilatsuak diren arren (zientzia, teknologia, ekonomia, ingurumena, gizartea eta politika ukitzen baitituzte) jarduera ugaritze horrek aurrerapen handiak ekarri ditu teknologia energetikoaren alorrean.

Mintzaldi horretan gaurko eredu energetikoa ezagutarazi nahi da, eta ingurumenaren gainean daukan eragina. Era berean, egoera iraunkor batera iristeko etorkizuneko aukerak aztertuko dira, energia berriztagarrien teknologia, efizientzia energetikoa eta energiaren erabilera arduratsua arrakastaren gakoak direla jakinik.

Hitzaldi hau gaztelaniaz ematen da bakarrik.