6.1 Nafarroako populazioaren bilakaera (XIX. eta XX. mendeak)

Ángel García-Sanz Marcotegui doktorea
Unibertsitateko katedraduna, Giza eta Hezkuntza Zientzien Sailean

Iturri demografiko zibil eta eklesiastikoak (horien artean nafar eremukoak) aztertu ondoren, populazioaren bilakaera kuantitatiboa eta horren hazkunde geldoaren arrazoiak azalduko dira: hilkortasun krisiak (batzuetan mistoak), gerrak, izurriteak, eta batez ere emigrazioa, eta zer nolako inpaktua izan duen Nafarroako eremuen arabera (Mendialdean, Erdialdean eta Erriberan). Jarraian bilakaera kuantitatiboaren planteamendu orokorra egingo da: aipatu eremuetako eredu demografikoen arteko desberdintasuna, batez ere ezkontzei dagokienez.

Azken urteotan gai hauen ezagutzan egin diren aurrerapenak (doktoretza tesiak, etab.), eta hainbat alderditan oraindik ere erantzunik ez duten galderak azpimarratuko dira, eta Nafarroako portaera demografikoak alderatuko dira inguruko erkidegoetako portaerekin (Aragoi, Euskal Autonomia Erkidegoa, eta Errioxa).

Hitzaldi hau gaztelaniaz ematen da bakarrik.