6.3 Adimen emozionala: emozioak atzeman, ulertu eta adieraztea

David López Aristregui

Askotan entzuten ditugu hitz hauek: antsietatea, estresa, enpatia, maitasuna, errua, tristura, haserrea. Egunero emozio hauetako batzuk pairatzen ditugu, eta ikusten dugu modu eraginkorragoan erabili nahiko genituzkeen egoerak daudela (urduritasunik gabe, gaizki jarri gabe, lotsatu edo haserretu gabe…). Adimen emozionalak honi guztiari buruz dihardu: zer sentitzen dugun konturatzen ikastea, nola gertatzen den ulertzea eta modu kontrolatuan adieraztea.

Aspaldi ez dela Nafarroako Unibertsitate Publikoko 600 ikaslek baino gehiagok beren trebetasun emozionalak neurtzen dituzten hainbat eskalari eta galdetegiri erantzun diete. Lortu diren emaitzek agerian uzten dute, esate baterako, gizonezkoen eta emakumeen artean ezberdintasun argiak daudela. Beste aldagai batzuk honako hauek dira: adina, autoestima eta egonkortasun emozionala.

Hitzaldi hau gaztelaniaz ematen da bakarrik.