7.3 More than words: How body language changes across cultures

María Basterra Ederra

Ingeleseko irakaslea NUPeko Goi Mailako Hizkuntza Zentroan eta ingeleseko itzultzailea Itzultze Zerbitzuan.

Saio honetan aztertuko du nola aldatzen diren keinuak, aurpegiko espresioak, espazio pertsonala, postura, ikusizko kontaktua eta abar kultura batetik bestera, eta zer gertatzen den oker interpretatzen ditugunean.

Benetako adibideen, bideoen eta interakzioen bidez, ikasleek ikasiko dute zer eragin duen testuinguru kulturalak hitzik gabe komunikatzen garenean.

Hitzaldiaren helburua da ikasleek gogoeta egin dezatela beren estereotipoei buruz eta hitzik gabeko komunikazioari dagokionez segurutzat jotzen duten (eta hala jo behar ez luketen) horri buruz. Gainera, kulturen arteko desberdintasunei buruzko jakin-mina piztu nahi da haiengan.

Baldintzak:

  • Proiektagailua
  • Soinu-sistema

Hitzaldi hau ingelesez bakarrik emanen da.