Andrea Navarro Puyuelo doktorea
Doktore laguntzailea Nafarroako Unibertsitate Publikoko
Institute for Advanced Materials (InaMat2) proiektuan-Nafarroako Unibertsitate Publikoa
Inés Reyero Zaragoza doktorea
Kontratupeko bitarteko irakasle doktorea Zientzien Sailean
Institute for Advanced Materials (InaMat2) proiektuan-Nafarroako Unibertsitate Publikoa
Laburpena
Urruneko zenbait kokalekutan gas naturalaren hobi berriak aurkitzearen ondorioz, eta biogas gehiago ekoizten denez (CH4 + CO2) hondakin organikoen digestio anaerobioko teknologien bidez, metanoaren ustiapenak garrantzi handia hartu du azken urteotan. Hori dela-eta, metano-iturri ez-konbentzional horien balorizazioa ikertzen ari dira; izan ere, gerta daiteke a priori bideragarriak ez izatea haien aplikazio ohikoenak, hala nola elektrizitatea eta beroa batera sortzea edo gas naturala sareetan injektatzea.
Iturri horiek aprobetxatzeko hainbat aukera daude, hala nola ‘Gas-to-Liquid’ (GtL) motako teknologiak, metanoa erregai sintetiko eta balio erantsiko produktu bihurtzeko aukera ematen dutenak. Horretarako, ezinbestekoa da sistema konpaktuak garatzea, metano asko duten korronte horiek modu eraginkor eta berritzaile batean prozesatu ahal izateko.
Hitzaldi honen bidez, gas natural ez-konbentzionala eta biogasa zer diren azalduko dugu, baita haiek balioztatzeko zer ibilbide dauden ere, NUPeko laborategietan gaur egun gai hori nola ikertzen ari diren erakutsiz.
Hitzaldi hau gaztelaniaz ematen da bakarrik.