4.3 Nola lortu erregai sintetikoak eta bestelako konposatu kimikoak, biogasetik eat gas natural ez-konbentzionaletik abiatuta

Inés Reyero Zaragoza doktorea
Doktore laguntzailea Nafarroako Unibertsitate Publikoko Institute for Advanced Materials (InaMat) proiektuan

Fernando Bimbela Serrano doktorea
Unibertsitateko doktore laguntzailea Zientzien Sailean

Luis Mª Gandía doktorea
Unibertsitateko katedraduna Zientzien Sailean

Urrutiko tokietan hobi berriak eta gas naturaleko iturri ez konbentzionalak aurkitzearen ondorioz, gas naturalaren ustiapenak garrantzi berezia hartu du azken urteotan. Horregatik, eta urrutiko hobi horiek ustiatzeak dakartzan zailtasunengatik, metano-iturri horiek erabilgarri egin ahal izateko modu alternatiboak ikertzen ari dira. Zenbait azterlan zientifikok frogatu dute gas naturala ustiatzea lagungarria izan daitekeela berotze globala arintzeko, noiz eta jatorri fosileko lehen mailako energia-iturrietatik energia-iturri berriztagarrietara igarotzeko trantsizioa egitea ziur asko saihestezina eta nahitaezkoa izango denean. Hala, gas naturalak oinarrizko funtzioa edukiko luke «zubi» edo trantsizioko erregai gisa.

Askotariko aukerak daude hura ustiatzeko, eta bideragarriak izan behar dute, ezinbestean, bai ikuspuntu teknikotik bai eta ekonomikotik ere. Horietako bat gas naturala bestelako konposatu kimiko bihurtzean datza, modu horretan interes industrialeko hainbat produktu eskuratu ahal izateko, hala nola erregai sintetikoak edo metanola. Horretarako, ezinbestekoa da sistema konpaktuak garatzea, metano asko duten korronte horiek modu eraginkor eta berritzaile batean prozesatu ahal izateko.

Hitzaldi honek aukera horietako batzuk jorratuko ditu, adibidez sistema egituratu konpaktuen garapena, mikrokanalak dituen diseinu batekin, korronte horiek bestelako gas baliotsu
bihurtzeko, hala nola hidrogeno edo sintesi gas (H2+CO). Benetako kasu arrakastatsuak aurkeztuko dira, NUPeko Erreaktore Kimikoen taldeak nazioarteko enpresekin lankidetzan
egin duen ikerketa-lanaren emaitza direnak.

Hitzaldi hau gaztelaniaz ematen da bakarrik.