Andrea Navarro Puyuelo doktorea
Doktore laguntzailea Nafarroako Unibertsitate Publikoko
Institute for Advanced Materials (InaMat2) proiektuan-Nafarroako Unibertsitate Publikoa
Inés Reyero Zaragoza doktorea
Kontratupeko bitarteko irakasle doktorea Zientzien Sailean
Institute for Advanced Materials (InaMat2) proiektuan-Nafarroako Unibertsitate Publikoa
Laburpena
Katalizatzaileek erreakzio kimiko bat azeleratzeko aukera ematen dute erreakzioan parte hartu gabe. Erreakzio horien artean daude, besteak beste, autoen ihes-hodietan errekuntza-gasak konbertitzea edo CO2-a produktu kimiko interesgarriak lortzeko balorizatzea. Era berean, katalizatzaile mota desberdinak daude, adibidez, horiek prestatzeko erabilitako materialen eta metodoen arabera edo erabiltzeko moduaren arabera. Faktore horiek ikertzea oso garrantzitsua da katalizatzaile berri bat eskala handiko prozesu batean diseinatzeko eta aplikatzeko.
Hitzaldi honetan, katalizatzaileak zer diren eta nolako erreakzio edo prozesuak behar dituzten azalduko dugu. Halaber, katalizatzaileak prestatzeko erabilitzen diren materialak eta teknikak erakutsiko ditugu, baita NUPeko ikerketa-laborategietan katalizatzaile horien ikerketa nola egiten dugun erakusten duten irudiak edo bideoak ere.
Hitzaldi hau gaztelaniaz eskainiko da soilik.