4.2 Biomasa eta Bioerregaiak

Mª Cruz Arzamendi Manterola doktorea
Unibertsitateko katedraduna Zientzien Sailean

Luis Gandía Pascual doktorea
Unibertsitateko katedraduna Zientzien Sailean

Fernando Bimbela Serrano doktorea
Unibertsitateko doktore laguntzailea Zientzien Sailean

Landareak, beren jarduera fotosintetikoaren bidez, atmosferaren CO2 atzemateko eta eguzki energia biomasa forman finkatzeko gai dira.  Biomasaren eta eratorrien errekuntzak askatzen duen energiak berotegi efektua sortzen duten gasen balantze neutroa isurtzen du.

Biomasa erabil daiteke zuzenean (adibidez, egurra tximinietan eta labeetan erretzen denean) edo zeharka, prozesu fisiko-kimikoen bidez bioerregai solido, likido edo gaseoso (biogas) bihurtuta.

Solido motako bioerregaien artean nabarmentzen dira egur-ikatza, eta nekazaritza eta basogintza sektoretik ateratako gai lignozelulosikoetatik eratorritako pikortak eta briketak. Industria instalazioetan energia elektrikoa edo beroa edo ur-lurruna sortzeko labeetan eta galdaretan erabiltzen dira funtsean.

Bioerregai izenarekin ere ezagutzen diren bioerregai likidoak gaur egun garraioaren sektorean petroliotik eratorritako erregaiak ordezteko dagoen alternatiba berriztagarria dira. Ekoizpen bolumenagatik nabarmentzen dira bioetanola, zerealak bezalako nekazaritzako gaietan dauden azukreen hartzidura-prozesuen ondorioz ateratzen direnak, eta biodiesela, olio eta koipeetan dauden triglizeridoen transesterifikazioa eginez ateratzen dena.

Energia iturri berriztagarrien erabilerari buruzko Europar Agindu berriak biomasaren eta bioerregaien garapena sustatzen du Europar Batasaunean.

Hitzaldi hau gaztelaniaz eta ingelesez eskaintzen da.