3.2 Matematika espazioko misioetan

Jesús Palacián Subiela doktorea
Unibertsitate Katedraduna, Estadistika, Informatika eta Matematika Ingeniaritza Sailean

Patricia Yanguas Sayas doktorea
Unibertsitateko irakasle titularra, Estadistika, Informatika eta Matematika Ingeniaritza Sailean

Mintzaldi honen ardatza matematikak espazioko misioetan daukan funtzioa izango da.

Hasteko, Lurraren satelite artifizial motak sailkatuko ditugu, beren orbiten ikuspuntutik, eta agerian jarriko dugu sateliteari eragiten dioten indar batzuk edo beste batzuk
izan behar direla kontuan, diseinatu nahi den orbitaren arabera.

Alde horretatik, eskarmentu handia lortu da 1957an Sputnik satelitea jaurti zenetik eta gure buruen gainean orbitan dauden milaka horiei esker. Halaber, espazioko zaborrak eragin duen arazoaz ere mintzatuko gara, baita hori konpontzeko zenbait irtenbideri buruz ere.

Ondoren, espazio agentziek berriki gauzatu dituzten misioetako batzuk komentatuko ditugu, eta, misio bat arrakastatsua izan dadin, zergatik den ezinbestekoa satelitearentzat ibilbide onak aurkitzea, erregaia aurrezteko, edo helmugara ezarritako denboran iristea. Misio horietako batzuk deskribatuko ditugu, esaterako New Horizons izenekoa, zeinak dagoeneko Pluton gainditu duen eta eguzki sistemaren mugarantz zuzentzen den, edo Rosetta deiturikoa, 67P/Churyumov-Gerasimenko kometa aztertzen duena.

Hitzaldi hau gaztelaniaz ematen da bakarrik.