3.3 Kriptografia: Isileko gako eta mezuak

Gustavo Ochoa Lezaun doktorea
Unibertsitateko irakasle titularra, Estadistika, Informatika eta Matematika Sailean

Nola diseinatzen dira eta gorde arma nuklearrak aktibatzeko gai diren gakoak? Nola zifratzen dira militarren isileko mezuak? Mendeetan zehar, matematikari askok ahalegin handiak egin dituzte zenbaki lehenen propietateak aurkitzeko. Beti pentsatu izan zen jakinmin intelektuala asetzea zela ikerketa horien interes bakarra. Hala ere, gaur egun zenbaki lehenak eta beren propietateak kriptografia modernoaren funtsa dira. Eta edozeinek, zenbaki lehena zer den jakinez gero, uler eta erabil dezake potentzia handiek duten metodo kriptografiko bera.

Hitzaldi hau gaztelaniaz ematen da bakarrik.