3.4 Jokoei eta matematikari buruzkoak

Esteban IndurĂ¡in Eraso doktorea
Unibertsitateko katedraduna, Estadistika, Informatika eta Matematika Sailean

Galdetzen dugu ba ote daitekeen jolasean ikasi matematika. Eta galdetzen dugu, halaber, zein azaldu zen lehenago (arrautza eta oiloarenean bezala, lehenago ote dagoen matematika edo lehenago jolasa).

Hala ere, alde batetik, jolas batzuk aztertzeko eta irabazteko moduko estrategia bilatzeko, matematika erabil dezakegu (ulertzen badugu erabili beharreko matematika jolasa baino lehenago legokeela), eta, beste alde batetik, gerta daiteke jolas jakin batek behartzea ideia matematiko BERRIAK, lehendik ezezagunak, sortzera, jolasa aztertzeko eta ebazten saiatzeko. Hemen jolasa da lehenago legokeena.

Azken egoera horri buruz esan genezake jolasa dela matematika ideia berrien hasiera. Matematikaren historian adibide asko daude ikusteko nola zeuden hasieran jolas baten atzean ideiak, kontzeptuak eta garapen sakonak.

Errealitate honen ikuspegi panoramikoa aurkeztuko dut, eta saiatuko naiz denok jolas dezagun pixka bat… eta, aldi berean, matematika zertxobait ikas dezagun.

Hitzaldi hau gaztelaniaz ematen da bakarrik.