3.4 Kalkulu infinitesimalaren historia. Arkimedesetik Lagrangera

Teo Roldán Marrodán doktorea
Unibertsitateko irakasle titularra, Estadistika, Informatika eta Matematika Sailean

Hitzaldi honetan ibilbide historiko bat eginen dugu Matematikaren adar garrantzitsuenetako batean zehar: kalkulu infinitesimala. Denboraren lerroa errepasatuko dugu, Arkimedesen kalkulu harrigarrietatik hasi –oso aurreratuak garai hartarako– eta Lagrangeren XVIII. mendeko emaitza zehatzagoetara arte. Alexandriako eta Konstantinoplako liburutegiak ezagutzeaz gain, zehaztasunez aztertuko dugu nolako bilakaera izan zuen Kalkuluak Errenazimentuan eta Ilustrazioan, hots, garaiko pentsamendu tradizionala irauli zuten bi mugimendu intelektual eta kulturaletan. Tarteka, emaitzarik garrantzitsuenak nola agertu ziren ikusiko dugu, bakoitza bere testuinguru historikoan. Hala, aztergai izanen dugu nolako testuinguruan egin zituzten Keplerrek, Fermatek, Barrowek eta abarrek beren ekarpen txikiak azkenean Newtonek eta Leibnizek obra burutu zezaten. Geroago, XVIII. mendean, Bernoullik, Eulerrek, Lagrangek eta beste matematikari batzuek ideia horiek erabili eta garatu zituzten zientziaren problema ugari ebazteko.

 

Hitzaldi hau oso interesgarria da Batxilergoko lehen eta bigarren mailako ikasleentzat, hari esker modu naturalean ikusten dutelako nola sortu ziren kalkulu infinitesimalaren funtsezko bi problemak: azaleraren kalkulua eta tangentearen problema (ordena horretan). Ikusiko dugu nola konturatu ziren Newton eta Leibniz problema horiek alderantzizko eragiketak direla, hau da, txanpon beraren bi aldeak.

 

 

Hitzaldi hau gaztelaniaz ematen da bakarrik.