3.6 Probabilitatea, gure ingurunea hobeki ulertzeko

José Antonio Moler Cuiral doktorea

Unibertsitateko irakasle titularra Estatistika, Informatika eta Matematika Sailean

Probabilitatea “zoriaren zientzia” gisara ezagutzen da, aztertzen dituen fenomenoen emaitzak ez baitira formulazio baten ondoriozkoak, eta, beraz, deterministak, ausazkoak baizik. Ausazko fenomenoekin ez da seguru jakiten epe laburrean zer balio edo egoera hartuko duten. Horren adibideak dira, adibidez, burtsa, meteorologia, gaixotasunak, hiritarren lehentasun politikoak, etab. Probabilitatea ulertzeak aukera ematen du ziurgabetasuna neurtzeko, eta, hala, zoriaren mendekoak diren emaitzek sortzen diguten segurtasun falta arintzeko (ez ezabatzeko). Hitzaldi honetan eguneroko zenbait adibide proposatzen dira, hedabideetatik eta azterlan akademikoetatik bilduak, baliogarriak direnak erakusteko probabilitate-tresnek zer abantaila dituzten ziurgabetasunari aurre egiteko.

Hitzaldi hau gaztelaniaz bakarrik emanen da.