Teo Roldán Marrodán doktorea
Unibertsitateko irakasle titularra, Estatistika, Informatika eta Matematika Sailean
Eratostenes Zirenekoak (K.a. 276 – K.o. 194) Lurraren meridiano batentzat kalkulatutako 250.000 estadioko luzeratik hasi eta satelite bidezko GPS edo GALILEO posizionamendu sistemen azken aurrerapenetara arte, hitzaldi honetan ibilbide historiko bat eginen dugu lurraren forma eta dimentsioak kalkulatzen aritu direnak gogoratuz. Ikusiko dugu nolako bilakaera izan duten triangulazio sistema desberdinek lurraren mapa gero eta zehatzagoak lortzeko, horietako batzuk zehaztasun harrigarrikoak izanik beren garairako.
Hitzaldi hau oso interesgarria da Batxilergoko lehen eta bigarren mailako ikasleentzat, hari esker ikusiko dutelako nola erabili trigonometriari buruzko ezagutzak triangulazioak egiteko bai mapen diseinuan, bai satelite bidezko posizionamendu sisteman.