3.5 Zinema eta Matematika hizpide

Esteban IndurĂ¡in Eraso doktorea
Unibertsitateko katedraduna, Estatistika, Informatika eta Matematika Sailean

Matematikako irakaslea izateaz gainera, zinemazale sutsua naizenez, zinema eta matematika hizpide zituzten ziklo batzuk elkarlanean antola-tzeko aukera izan dut duela gutxi zenbait forotan. Esaterako Nafarroako Zinematekan. Hitzaldi honetan, gisa horretako zenbait ziklo nola anto-latu ziren azaldu nahi dut. Eta, jakina, hitzaldiaren bidez Matematikako oinarrizko ideia komunikatu nahi ditut, zinema onaz gainera.

Zinema onak matematikako zenbait kontzeptu ulertzen eta egonkortzen lagun-du ahal digula ikusiko dugu. Matematikaren eta Zientziaren historian oro har giltzarri diren pertsonen bizitzari eta pentsamoldeari buruzko ideiak ere komunikatu ahal dizkigute. Eta, bestalde, Matematika lagun-garri izan daiteke zinema modernoko zenbait alderdi ulertzeko. Esate-rako: geometria fraktalean oinarritutako efektu berezien prestakuntza, beste hainbat aukeraren artean.