3.3 Adimen Artifiziala

Humberto Bustince Dk.
Unibersitateko katedruna, Estatistika, Informatika eta Matematika Sailean

 

Javier Fernández Fernández Dk.
Unibertsitateko irakasle titularra, Estatistika, Informatika eta Matematika Sailean

Hitzaldiari hasiera emateko adimen artifizialaren historia aztertuko dugu, hasieratik gaur den egunera arte egin duen ibilbidea ikusiz. Batez ere kontuan hartuko dugu zer nolako arazoei egiten dien aurre eta noraino iristen ahal den; askotan komunikabideetatik iristen zaizkigun zientzia fikziozko ikuspegiak baztertu, eta egiazko munduko aplikazio errealak aurkeztuko ditugu. Batez ere, eztabaidatuko dugu ea makinak ikasteko gauza diren, nola ikasten duten eta zer muga duten bere ikaste prozesu horretan. Ildo horretatik, Deep Learning edo ikasketa sakonaren atzean dauden ideiak, xakean edo Go jokoetan irabazteko gai diren makinetara eraman dituztenak, aurkeztuko ditugu. Aztertuko dugu, halaber, datuek zer nolako garrantzia daukaten adimen artifizialaren azken garapenetan, azken urteetan bi iraultza handi ekarri baitituzte: Big Data izenekoa eta, batez ere, Datuen Zientzia, zeinek erabat eraldatu baitute gure inguruko mundua, eta beren aplikazio ia mugagabeekin are gehiago irauliko baitute luze gabe, industria, osasuna, negozioen mundua edo ikerketa zientifikoa bezalako eremuetan.

 

Hitzaldi hau gaztelaniaz ematen da bakarrik.