1.10 Zer jan, hura izan: iraultza berdetik agroekologiara

Iñigo Virto Quecedo doktorea
Unibertsitateko irakasle titularra Zientzien Sailean

Nekazaritza intentsiboaren bidez milioika pertsona elikatu dira azken mendean, errendimenduen igoera esponentzialari esker. Alabaina, leku askotan, ingurumena andeatu eta barietate eta produkzio teknika batzuekiko mendekotasuna ekarri du. Nekazaritza sistema berriak inoiz baino beharrezkoago dira. Sistema horiek eta beren abantailak azaltzen dira hitzaldi honetan, bai eta mundu mailan eta gurean zer aukera dituzten ere.

Zehazki, ondoko puntu hauek jorratzen dira:

  • Nekazaritza jasangarriaren alde apustu egiteko arrazoiak.
  • Sistema eta produktu desberdinak.
  • Ekoizpen jasangarriaren errealitateak Nafarroan eta mundu osoan.

 

Hitzaldi hau gaztelaniaz ematen da bakarrik.