Rafael García Santos doktorea
Unibertsitateko irakasle titularra, Ingeniaritza Sailean
Sateliteen bidez lurra behatzea bezalako ohiko praktika bat ezagutzeko aukera ematen digu, adibidez, eguraldia iragartzea. Nekazaritza ere tresna horietaz baliatzen da, izango diren uztak eta ureztatze-beharrak aurretik ezagutu, izurriteak edo suteak atzeman edo nekazaritza-estatistikak analizatzeko. Satelite ohikoenen irudiak ikusiko dira, eta kontzeptu batzuk ikasi eta gero, parte-hartzaileetako baten etxea eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren campusa aurkituko ditugu. Belardi naturala eta artifiziala duten kirol-zelaiak bereiziko ditugu satelitearen bidezko irudiekin.
Hitzaldi hau gaztelaniaz ematen da bakarrik.