1.12 Sinbiosia: bizitza bateratua

César Arrese-Igor Sánchez doktorea
Unibertsitateko katedraduna, Zientzien Sailean

Espeziea oinarrizko unitatea da organismo bizidunen aniztasunaren ikuspegitik eta ugalketaren eta bilakaeraren ikuspegitik. Hala ere, organismo bizidunak ez gara soilik gure espezieko izakiekin harremanean jartzen, baizik eta bestelako harremanak ditugu elikagai gisa baliatu ditzakegun edo nolabaiteko onura ematen ahal diguten beste organismo batzuekin, eta oso bestelako egoeretan, gaixotasunak edo heriotza sorrarazten ahal diguten organismoekin.

Harreman mota oso berezia da sinbiosia (bizitza bateratua) deitzen duguna, non espezie ezberdinetako izakiak lankidetzan aritzen baitira elkarrengandik onuraren bat izateko. Mota horretako harremanak dira, esaterako, pailazo arrainek anemonekin izaten duten harremana. Baita likenak osatzen dituzten algak eta onddoak ere. Eta beste adibide asko ere bai.

Duela gutxira arte, mota horretako elkarketak izaki horiei abantailak ematen dizkien egoerak izan arren, bitxikeria gisa hartzen ziren. Hala ere, gero eta begi-bistakoagoa da prozesu sinbiotikoak funtsezkoak direla bizitzaren garapenerako, guk ezagutzen dugun bezala. Geure zelulak ere, bilakaeraren hasierako faseetan sortu ziren prozesu sinbiotikoetatik eratorriak dira. Landareek lurraren ingurunea kolonizatzea oso lotua dago onddoekin sinbiosia egiteko zuten gaitasunarekin. Egunetik egunera, mota horretako gero eta prozesu gehiago ezagutzen ditugu. Izan ere, ematen du nekazaritza iraunkorraren etorkizuna, munduko biztanleen elikadura mantentzeko erronka handia, lotuta dagoela landareek lurzoruaren mikroorganismoekin ezar ditzaketen elkarreraginekin.

Hitzaldi hau gaztelaniaz ematen da bakarrik.