1.15 Nafarroako geologia: paisaiatik harrira

Francisco Javier Sanz Morales doktorea
2. motako irakasle elkartua Zientzien Sailean

Nafarroaren ezaugarri nagusietako bat bere dibertsitate geologiko handia da; izan ere, 500 milioi urtetik gorako erregistro geologikoa agertzen du, baita kontraste aniztasun handia ere ingurune naturalei, harri motei eta egitura geologikoei dagokienez. Paisaia bikain horiek zer jatorri duten, beren eraketan zein eragilek esku hartu duten eta hori lortzeko zenbat denbora behar izan den jakiteak tresna aproposak emango dizkigu ondare natural paregabe hori nola babestu eta zaindu ulertzeko.Hitzaldi honen helburua Nafarroako geologiaren oinarrizko alderdi ba-tzuen berri ematea da, esaterako:

  • Nola aztertzen den mapa geologiko bat, zein den bere edukia eta zein ezaugarri nagusi dituen Nafarroako mapa geologikoak. Sarrera moduko atal hori lagungarria izango da gure ondarearen gune be-reziak espazioan hobeki kokatzeko.
  • Nafarroako geomorfologia: paisaia motak eta horien atzean dagoen geologia. Argitara emango dugu zein diren modelaketaren baldin-tzatzaileak (klima, litologia, egitura) eta zein eragilek hartzen duten esku (ura, haizea, eguzki erradiazioa, etab.). Horretarako, irudi xume eta arinen bilduma bat aukeratuko dugu.

 

 

Hitzaldi hau gaztelaniaz ematen da bakarrik.