1.16 Klima aldaketaren kontu horrek… Ba al du zerikusirik nirekin?

Maria Napal Fraile Doktorea
Kontratupeko irakasle doktorea Zientzien Sailean

Laburpena

Azken urteotan, gero eta gehiago hitz egiten da kutsaduraz, isurpenez,
kontsumo azturez eta aztura horiek klima aldaketarekin duten loturaz.
Aurreikuspenen arabera, tenperaturek, itsasoaren mailak eta hondamendien
kopuruak gora egingo dute. Herrialde garatuek goi bilerak
egiten dituzte, eta, bertan, konpromisoak hartu eta isurpen eskubideak
negoziatzen dituzte, eta dieselari murrizketak ezartzen dizkiote. Baina,
horrek badu ikustekorik gurekin? Zer puntutaraino eragiten digu eta zer
egin dezakegu? Hitzaldi honetan, labur aurkeztuko dira klima aldaketak
gure eskualdean eragin dituen inpaktu nagusiak, Klima Aldaketaren
Pirinioetako Behatokiko datu berrienak oinarri hartuta. Sentsibilizatzeaz
eta alternatiba zehatz eta hurbilak proposatzeaz gain, hitzaldi honen
bidez ekologian eta ekologiak sistema antropikoekin duen interakzioan
ikertzeak dituen aukerak eta garrantzia aurkeztu nahi zaizkie ikasleei.