1.17 Bizitzaren zuhaitza

María Napal Fraile doktorea
Kontratupeko irakasle doktorea Zientzien Sailean

Laburpena

Lurrean bizi diren milioika organismoak eboluzio biologikoaren emaitza
eta egokitzapen prozesuen ondorio dira. Bizitza zuhaitz baten moduan
banatzen da, hots, enbor komun batetik abiatuta itxura desberdinak
hartzen ditu. Hori hala izanik ere, adar guztiek ez dute garrantzi bera;
aitzitik, eboluzioan zehar, urratsetako batzuk gako izan dira bizitza
gaur egun ezagutzen dugun bezala eratzeko. Dibulgazio hitzaldi honetan,
eboluzioaren bide luzean izan diren mugarri nagusiak aztertuko
dira: organismo plurizelularrak, zelula eukariotoaren sorrera, ingurune
lehortarraren ondoz ondoko konkistak, etab. Xedea da ikasleek hobeto
uler ditzatela, alde batetik, bizitzaren forma desberdinak, eta, bestetik,
egokitzapenaren fenomenoa, askotariko baldintzei moldatzeko baliabidea
den aldetik.

 

 

Hitzaldi hau gaztelaniaz eta euskaraz ematen da.