1.18 Ezkutuko dibertsitatea

MarĂ­a Napal doktorea
Kontratupeko irakasle doktorea Zientzien Sailean

Laburpena

Lurrean milioika espezie daude, animaliak, landareak eta beste organismo
batzuk kontuan hartuta. Hori hala izanik ere, kasurik onenean,
talde jakinetako espezie gutxi batzuk baino ez ditugu ezagutzen. Alabaina,
ezezagunenak diren taldeek ere badute bere funtzioa biosferaren
egitura konplexuan, eta, kasu batzuetan, gakoak dira ekosistemak
mantentzeko. Hori da, esate baterako, saguzarren kasua; izan ere, oso
zerbitzu garrantzitsuak ematen dizkiete ekosistemei, hala nola haziak
polinizatzen edo sakabanatzen, plagak kontrolatzen, edo, besterik
gabe, dibertsitatearen parte garrantzitsua diren aldetik. Hitzaldi honetan
animalia talde berezi horren ezaugarri batzuk aurkeztuko dira, eta,
eredutzat hartuz, zerbitzu ekosistemikoaren kontzeptua azalduko da
eta sistemen oreka bermatzeko biodibertsitatea mantentzeak duen
garrantzia balioetsiko da.