1.18 Genetika publizitatean : Ni ez naute engainatuko

María Isabel Zudaire Ripa doktorea
Irakasle laguntzaile doktorea Zientzien Sailean

Laburpena

Norberaren erabakiak hartzeko, gai zibiko eta kulturaletan parte hartzeko,
baita produktibitate ekonomikorako ere, herritarrek ezagutza
zientifikoak izan behar dituzte. Gainera, gero eta handiagoa da komunikabideen
eta sare sozialen eragina, eta, horrenbestez, beharrezkoa
da herritarrak prestatuta egotea modu kritikoan aurre egin ahal izateko
informazio kopuru ikaragarri horri. Informazio horren zati handi bat
genetikarekin loturik dago.

Genetikak funtsezko garrantzia du gaur egun herritarren egunerokoan:
genetikoki aldatutako elikagaiak, DNA proben erabilera krimen bat
argitzeko, baita osasunarekin loturiko erabakiak ere, hala nola jaio
aurreko diagnostikoa, edo genomaren analisia medikuntza norberaren
beharretara egokitzeko.

Hori dela-eta, uste dugu oso interesgarria dela ikasleei erakustea herritarrek
nolako informazioa jasotzen duten beren egunerokoan, eta, haiekin
batera, kritikoki ebaluatzea informazio horren egiazkotasuna eta
erabilgarritasuna, Bigarren Hezkuntzan genetikaren inguruan jasotzen
duten prestakuntzaren osagarri gisa.

 

Hitzaldi hau gaztelaniaz ematen da bakarrik.