1.19 Epigenetika: nola modulatzen duen ingurumenak gure genoma

María Isabel Zudaire Ripa doktorea
Irakasle laguntzaile doktorea Zientzien Sailean

Laburpena

Epigenetika genetikaren adar bat da, DNA sekuentzia aldatzen ez
duten zenbait mekanismo molekularren ondorioz geneen adierazpenean
gertatzen diren aldaketak ikertzen dituena. Ingurunearekiko
interakzioaren ondorioz jartzen dira martxan mekanismo horiek, eta
geneen adierazpena aktibatzen edo desaktibatzen dute. Hala, neurri
handi batean azal daiteke nolako erantzuna ematen dugun kanpoko
faktoreen aurrean, hala nola dietaren, toxikoen edo estresaren aurrean.

Bi arrazoi direla-eta da garrantzitsua bigarren hezkuntzan epigenetikarako
sarrera ematea:
• Lehenik, bigarren hezkuntzan maiz esplikatzen delako fenotipoa
genotipoaren eta ingurunearen arteko interakzioaren emaitza dela,
azaldu gabe zein diren interakzio horren oinarrian dauden mekanismo
molekularrak.
• Bigarrenik, epigenetika jada presente dagoelako gure egunerokoan,
hala nola botika berriak garatzerakoan eta zenbait gaixotasun diagnostikatzeko
probetan, obesitatea, gaixotasun autoimmuneak, minbizia
edo nahasmendu mentalak kasurako. Horrenbestez, uste dugu
garrantzitsua dela gure ikasleei diziplina honi buruzko oinarrizko
ezagutzak ematea, beren alfabetatze zientifikoa sustatzeko.

 

Hitzaldi hau gaztelaniaz ematen da bakarrik.