1.20 Geologiak eta kimikak laguntzen al dute historia interpretatzen?

Isabel Sonsoles de Soto García

Kontratupeko irakasle doktorea

Arkeometria material zaharren ezaugarriak ikertzen dituen zientzia da, hau da, teknika fisiko eta kimiko sorta bat da, arkeologia-problema batzuk ebazteko erabiltzen dena, hala nola datazioari, erabilitako materialen jatorriari, fabrikazio teknikei eta abarrei buruzkoak. Hori dela eta, arkeometria-zientziak lau zientzia ditu zutabe: arkeologia, geologia, kimika eta fisika. Esan liteke Humanitateetako eta Zientzietako ikerketen arteko harremana mugatua dela, nork bere ikerketa-metodoak garatzen baititu. Hala ere, arkeometriaren esparruan posible denez hurbilpen hori, dibulgazio zientifikoko hitzaldi honen helburua da ikasleei ezagutaraztea gaur egun arkeologiarako tresna gisa erabiltzen diren teknika geokimiko nagusiak.

Hitzaldian, teknika geokimiko horien bitartez arkeologia-problemak konpondu dituzten adibide batzuk jarriko ditugu, hala nola ulertzea nolakoa den zeramika-hondakinen manufaktura-prozesua, zein den materialen jatorria eta, hortaz, haien garraioa, zer datazio duten hondakin arkeologikoek, etab. Hitzaldiaren hizlaria adibide horietako batzuetan lan egina da, adibidez hauetan: Guisandoko Zezenak eskultura multzo betoian, Avilako Harresian, zenbait aztarnategi erromatarretako tesela, beirate eta zeramiketan…

Hitzaldi hau gaztelaniaz bakarrik emanen da.