Juan Antonio Blanco Vaca
Unibertsitateko irakasle titularra Zientzien Sailean
Espezieek hazteko eta ugaltzeko dituzten baliabideak mugatuak izatea da haien eboluzioa markatzen duen funtsezko piezetako bat, eta horrek definitzen du espezieek nolako interakzioa duten elkarren artean, bereziki arbolek, ezin baitira lekualdatu. Arbola-espezieen biziraupena, ordea, ez da erabat ausazkoa; kontrara, zenbait estrategia erabiltzen dituzte eskura dituzten baliabideak optimizatzeko eta beste espezie batzuekin lehiatzeko. Tailer honetan, baso batean argia eta espazioa lortzeko lehiari loturiko oinarrizko kontzeptuak aurkeztuko ditugu era praktikoan, PHOTOSYNTHESIS mahai-jokoaren bidez. Jokoan, 4 lagunek jokatzen ahalko dute; bakoitza arbola-espezie bat izanen da, eta basoko soilgune bat menderatzeko lehiatuko dira. Tailerraren bukaeran, simulazio ekologikoko eredu batzuk sortuko ditugu, jokoa bera erabilita adibide moduan.
Tailerra 4 laguneko taldetan eginen dugu. Gehienez ere 24 lagunek ematen ahalko dute izena.
Talde bakoitzarentzat mahai handi bat behar da (edo mahai txiki batzuk elkarren aldamenean jarriak).
Hizlariak ekarriko du material guztia; mahaiak prest uztea aski da.
Hitzaldi hau gaztelaniaz eta ingelesez emanen da.